Aurkitu zure eremuko ekitaldiak, gaur, asteburuan edo hilabetean, ezer deskargatu gabe eta izena eman gabe. Eta kontzerturen bat falta bada, eszenak berak gehitzen du: agenda kolaboratiboa, doan eta iragarkirik gabe.
Mugikorrean nahiago? Aplikazioa deskargatu
100% doan · Jarraipenik gabe · Iragarkirik gabe · Euskaraz eta gaztelaniaz
Aukeratu zure hiria edo herria eta erradio bat, eta zure eskura dauden kontzertuak soilik ikusiko dituzu. Iragazi gaur, asteburu hontan edo hilabete hontan, eta ezkutatu agortuak eta bertan behera geratuak.
Aukeratu Banoa edo Agian eta Nire Agendan izango duzu, hurrengo kontzertuekin eta ikusi dituzunekin. Ikusi nor gehiago doan.
Sartu talde edo areto baten fitxan eta jarraitu: haren data guztiak batera ikusiko dituzu.
Kontzerturen bat falta bada, edonork gehi dezake. Denon artean agenda bizirik eta eguneratuta mantentzen dugu. Eszenatik, eszenarentzat.
Sarrera mota bakoitzaren prezioa erosteko estekarekin eta, kontzertuaren ondoren, gau hartako errepertorioa setlist.fm-tik kargatua.
Zenbat zuzeneko daramatzazun, zure aretoak eta zure taldeak denboraldiz denboraldi. Zure historia musikala, urtez urte.
Webeko guztia, gehi mugikorrean bakarrik zentzua duena. Doan Androiderako eta iPhonerako.
Zure hiria edo herria eta erradioa. Agenda zuri egokitzen zaizu.
Sortu kontua doan eta gorde zure kontzertuak Banoa edo Agian sakatuta.
Aplikazioarekin, jaso gogorarazpenak eta zure taldeen abisuak.
GigPulsek funtzionatzeko ezinbestekoa dena soilik eskatzen du, eta ez ditu zure datuak beste ezertarako erabiltzen.